|
HZ egia bihurtutako proiektua da. Gaur egun, 10 urte baina gehiagoko esperientzia profesionala duen Erakundea da.
Proiektu honen oinarria batetik; antolaketari lotuak dauden, ingurune sozialarekiko lankidetza eta laguntza ematea da, eta bestetik; berau osatzen duten kideen arteko komunikazio ireki, aktibo, plural eta zintzoa.
HZk bere jarduera bi lan arlotara bideratzen du: Gizartearentzako Zerbitzuen eskaintza (arreta komunitarioa, arreta haur eta gazteei, zerbitzu espezializatuak...) eta Kontsultoretza Zerbitzuak; aholkularitza, prestakuntza, gainbegirapena, antolakuntza-garapena, e.a...
Pertsona, talde eta erakundeengana zuzentzen garen erakundea gara. Gizartera orientatua eta gizartean integratua.
Hamar urte baina gehiagoko bidaia honetan dedikazio eta sakrifizio-ordu asko daude. Zerbitzu, proiektu eta programak aurrera atera ahal izateko, lorik gabeko gau asko; diseinatzeari, proiektatzeari, hausnartzeari eta egokitzeari emanak.
Egun, pertsona-profesionalen komunitate handi bat gara. Egunez-egun, itxaropena, egiteko gogoa eta borondatea mantentzen ditugu, eta horrek guztiak proiektu bezala eta profesional bezala definitzen gaitu.
|